Aurtengo ikasturtea hasten azkenak izan dira Artzain Eskolako ikasleak. Oñatin MUk duen enpresagintza fakultatean eta IISJn aurreko astean hasi ziren eskolak ematen eta hilabete hasieran hasi ziren herriko beste hiru ikastetxeetan.
Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen Enpresagintza Fakultatean aurreko astean zuten ikasturtea. Erabat aldatu dituzte, gainera, eraikineko hainbat gune: espazioak egokitu egin dira eskatutako neurrien eta ikasleen beharrei egokituta; pantaila handiak jarri dituzte geletan, eskolak etxetik jarraitu ahal izateko; eta gelen arteko komunikazioa hobetu dute. Bestalde, Lege Soziologia Institutuan ere joan den astean, astelehenean, hasi zuten aurtengo master ikastaroa. Hamaika herrialdetako hamalau ikaslek egingo dute master hori eta gehienak online arituko dira. Aurrez aurreko eta online bidezko ikastaro duala izango da aurtengoa.