'Osasuna eta Eskubideak' taldeak egia jakiteko premia aldarrikatu du hiriburuetatik Arantzazura egindako auto-ilararekin

Larraitz Zeberio 2020ko ira. 26a, 18:02

Arantzazun elkartu dira ehun lagunetik gora goiz osoan zehar egindako auto-ilarari amaiera emateko. Egia zientifikoa aldarrikatu dute, eta egia horren araberako neurriak. 

Auto-ilara berandu eta sakabanatuta iritsi da Arantzazura, baina koloretako puxikekin eta leihoetara eta ateetara itsatsitako askotariko mezuekin. Ez datoz bat pandemiarekin lotuta hedabideetatik eta erakundeetatik helarazten duten mezuarekin. "Ez dira egia esaten ari", azaldu du Joseba Argintxonak.

Giza-katea egin dute aparkalekutik basilikaraino, eta azaldu dute beldurra eragiten duen bertsio bakarra beharrean eztabaida zientifiko serioa exijitu behar dela. "Arantzazun hainbat gauza sortu dira. Gaur ere hemen hainbat talde elkartu gara eta izan dadila zerbaiten sorrera", gaineratu dute.

Lanean jarraituko dutela ziurtatu dute eta azaldu dute harremanetan daudela urriaren 3rako sendagileek egitekoa duten mobilizazioko bultzatzaileetako batzuekin. Medikuek bat egiten badute Osasuna eta Eskubideak taldeak egiten dituen aldarrikapenekin Osasuna eta Eskubideak taldeak ere bat egingo du mobilizazio horrekin. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak