Urriaren 17an, saioak hasi baino ordu laurden lehenago zabalduko dituzte ateak. Jende pilaketak saihesteko, ordu hori baino lehenago ez joateko eskatu dute Lizargarate Trikitizale Elkartetik.
Sarrerei dagokienez, urriaren 1etik aurrera hartu ahal izango dira ohiko salmenta puntuetan: Oñatiko Txokolateixan eta Udalaren webgunean, 12 eurotan.
Trikitilari debagoiendarrik ez da izango jaialdian. Zazpi bikote edo talde arituko dira guztira: Agurtzane eta Ion Elustondo; Jauregi, Gozategi eta Arrospide; Xabi eta Kris Solanok eta DZk ere hartuko dute parte; baita Araitz, Josu eta Xabier Etxaniz eta Leire Larrañagak ere; Saioa Lizarralde eta Maddalen Artzallus ere igoko dira oholtza gainera. Eskarmentu handiko Tapia eta Leturiak eta Laja eta Lutxurdixok ere ez dute hutsik egingo Oñatin.