Aloña Mendiko pilotariek ekin diote Gipuzkoako Txapelketari

Maialen Santos 2020ko ira. 25a, 13:54

Joan den astean ekin zioten txapelketa jokatzeari, eta gaur arratsaldean ere izango dira partiduak, Zubikoan.

Aloña Mendiko pilota saileko gazteak joan den astean hasi ziren Gipuzkoako Txapelketa jokatzen, eta datozen asteetan ere izango dituzte norgehiagokak.

Gaur arratsaldean, 18:30ean hasita, lau neurketa jokatuko dituzte Zubikoa pilotalekuan. Bigarren mailako kadeteen txanda izango da lehenbizi, eta Egurbide eta Juaristi oñatiarrek Bergarako bikote bat izango dute aurkari. Barrenak eta Osesek, aldiz, Añorga hartuko dute. Lehen mailako gazteak ere lehiatuko dira, eta maila horretan, Ugarte eta Galdos Tolosako bikote baten aurka arituko dira nor baino nor gehiago. Azkenik, hirugarren mailako gazteak ere aterako dira pilotalekura. Hain zuzen, Perezek eta Tatiegik Aretxabaletako bikote baten aurka izango dute neurketa.

Pilota Sailetik adierazi dutenez, norgehiagokak ikustera joateko aukera izango du hala nahi duenak. Hala eta guztiz ere, maskara eramatea ezinbestekoa izango da eta segurtasun distantziak errespetatu beharko dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak