Osasunaren eta eskubideen aldeko auto-karabana, hiriburuetatik Arantzazura

Mireia Bikuña 2020ko ira. 22a, 19:25

Osasuna eta Eskubideak taldeko kideak.

Zapatuan, hilaren 26an egingo dute. Bilbotik, Donostiatik, Iruñatik eta Gasteiztik irtengo dira autoak, eta azken ekitaldia Arantzazun egingo dute, 13:45ean. Osasuna eta Eskubideak taldeak deitu du zapatuko ekintza. Berehalako "debate zientifikoa" egitea eskatuko dute, besteak beste.

Auto-karabana 09:00etan irtengo da lau hiriburuetatik. Gasteizen karabanen aparkalekutik, Bilbon Bolueta-Santa Anatik, Donostian Ilunbe zezen-plazatik eta Iruñan Berriozarko Decathlonen aparkalekutik. Auto-karabanaren lau adarrak Arantzazun elkartuko dira 13:45ean. 

Zapaturako deialdia egiteko Osasuna eta Eskubideak taldeko hainbat lagunek prentsaurrekoa egin dute Bilbon.  Osasun krisia "norberaren eta gizartearen eskubideak murriztu gabe kudeatu" behar direla azpimarratu dute. Era berean salatu dute herritarren eskubideak oinarri zientifiko eta inongo justifikazio barik urratu" egin dituzte. "Hartzen ari diren erabakiak gure bizitzan erabaki negatiboa daukate, oro har, osasunean, eskubideetan eta ekonomian. Egoera gehiago kaltetu baino lehen politikariei gardentasuna eta behingoz debate zientifiko bat eskatuko diegu, horrez gain ozen adierazi nahi diegu ez gaudela konforme, osasun zerbitzuan jasaten ari garen arretarekin, osasun arloan egiten ari diren murrizketekin, pertsona nagusiek zahar etxeetan jasan duten eta jasaten ari diren utzikeriarekin, gure seme-alabak bizitzen ari diren distopiarekin, komunikabideen bitartez herritarren artean sortu duten izuarekin, martxotik hona sufritu ditugun eskubideen murrizketekin, poliziaren errepresioarekin...", adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak