Pelayo Sanchez asturiarra garaile Oñatiko Mikel Deuna txirrindularitza sarian

Jone Olabarria 2020ko irailaren 19a

Pelayo Sanchezek - Gomur Cantabria Infinita - irabazi du gaur eguerdian Oñatiko Mikel Deuna probaren 33. edizioa, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta Aloña Mendiko ziklismo sailak antolatzen duen 23 urtez azpiko txirrindularientzako Lehendakari Txapelketako hirugarren eta azken proba, hain zuzen ere.

Sanchez asturiarra tropelaren aurretik joan da, amaieratik 30 bat kilometrora, eta bakarrik helmugaratu da, 21 txirrindulariko talde bati minutu erdiko aldea aterata. Talde horretan Xabier Isasa - Goierri Kirol Elkartea- nagusitu da, Lehendakari Txapelketako irabazle nagusi izan den Unai Iribar  - Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioa - gaindituz.

Antolakuntzatik, balorazio positiboa

Aloña Mendiko ziklismo saileko Ruper Arkauzek adierazi duenez, txapelketa inongo arazorik gabe antolatu ahal izan dute: "Joan den asteburuan egin bezala, segurtasun neurri guztiak bermatuz egin dugu gaurkoan ere Mikel Deuna Sariaren 33. aldia. Helmugaratzeko unean herritar ugari gerturatu dira lasterketa ikustera baina prestatutako espazioak haien arteko segurtasun neurriak mantentzea ahalbidetu du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak