100 urte bete ditu gaur Asuncion Biain Guridik

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 18a, 18:09

Asuncion Biain Guridi gaur etxekoak eta udal ordezkariak ondoan dituela

Duela 100 urte, 1920ko irailaren 18an, jaio zen Asuncion Biain Guridi, Oñatin, Kale Zaharran. Alkatearen eta Ongizate Zerbitzuetako ordezkariaren bisita jaso du etxean.

Manuel Biain eta Margarita Guridiren alaba Asuncionek 100 urte bete ditu gaur. Kale Zaharran jaio zen eta bederatzi anaia-arreba izan dira; egun bost bizi dira, lau Oñatin eta bat Oñatitik kanpo. Urte asko bete dituzte denek; bik 100 urte bai eta 98 beste batek, esaterako. Izaro Elorza eta ongizate zerbitzuetako zinegotzi Susana Altuna joan zaizkio gaur bisitan zorionak ematera.

Harategi batean ibili zen lanean lehenengo, eta ondoren Oñatiko familia baten zerbitzari aritu zen urteetan. Bere ahizpa Begoñarekin eta haren alaba Jone eta horren senar Bittorrekin bizi da egun. Ondo du burua eta ordu gehienak etxean egiten baditu ere, ile apaindegira eta medikuarengana joateko gai da oraindik. Egunero entzuten du meza, irrati bidez batzuetan eta telebista bidez bestetan, eta oso entretenituta dagoela dio, eta oso ondo zainduta familiaren eta Cruz zaintzailearen konpainiarekin.

100dik gorako zazpi

Egun, Asuncion Biainekin, zazpi dira jada Oñatin 100 urte edo gehiago dituzten herritarrak, denak emakumeak. Zaharrenak 106 urte ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak