Joan den astekoa gogoan dutela lehiatuko dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 18a, 09:37
Danel Casais helmugan sartzen joan den zapatuko lasterketan

Asteburuan izango diren hiru probatan izango dira Oñatiko txirrindulariak. Biharkoa, zapatua, gainera, Oñatin izango da: Lehendakari Txapelketan sartzen den Mikel Deuna saria. 23 urte azpikoek hartuko dute parte hor.

Gaizka Maiztegi (La Torre) eta Xabier Murgiondo (Laboral Kutxa) oñatiarrek parte hartuko dute biharko lasterketa horretan. Unibertsitateko etorbidean hasi eta bukatuko da lasterketa. 100 kilometro izango ditu eta, Ber-garatik eta Zubillagatik ez ezik, Udanatik, Gabiriatik, Lierni gainetik, Mutiloatik, Zeraindik, Torreauzotik eta Arregi gainetik ere pasako dira txirrindulariak. 10:00etan izango da lasterketaren hasiera. Gaztelekua izango da inskripzioak egiteko tokia.

Domeka goizean, berriz, bakarkako erlojupeko Gipuzkoako txapelketak izango dira Alegian. Eta han ere izango dira txirrindulari oñatiarrak. Mutiletan, gazte mailan, 10:00etan abiatuko da lehenengoa. Unai Cueva, Aimar Erostarbe eta Danel Casais, hirurak Ulma etxekoak, han izango dira. Emakumezkoena 11:00etan hasiko da. 23 urtez azpikoek eta gazte mailakoek hartuko dute parte hor. Garazi Erostarbe (Sopela) laugarrena izango da irteten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak