5Garen inguruko hitzaldiak eta protestak antolatu dituzte irailaren 26rako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 17a, 20:03

Irailaren 26an 5G teknologiaren aurkako protestak egingo dira nazioarte mailan. Bada, Oñatiko Informa-tu elkarteak deituta elkarretaratzea egingo dute plazan, 19:30ean; eta, horrez gain, zenbait hitzaldi egingo dituzte elektromagnetismoa eta elektrosentsibilitatearen inguruan.

Hitzaldiak Santa Ana antzokian izango dira irailaren 26an, zapatua, 17:30ean.

  • Osasuna eta elektromagnetismoa, Asier Arregi geobiologoaren eskutik. Eremu elektromagnetikotan eta geometria energetikoan aditua.
  • Zer da eletrosentibera izatea, Aitziber Elortzaren eskutik. EHS gaitzarekin kaltetua.
  • Nola babestu, Miren Mendiren eskutik. deS Bizi bide eta EQSDS taldeetako kidea.

Perfumerik gabe joatea eta mugikorrak itzalita eramatea eskatu dute. Hitzaldietako edukiera mugatua izango da: telefonoz egin behar da erreserba 658 719 089 zenbakian.

Nazioarte mailako protestak

5G teknologiaren aurka egingo da nazioarte mailan irailaren 26an. Hori horrela, Oñatiko plazan elkarretaratzea egingo dute 19:30ean. Antolatzaileek azaldu dute Euskal Herri mailan 11 elkartek egin dutela bat protestarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak