Igeldon sendatutako bi zapelatz askatuko dituzte Arantzazun

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko irailaren 16a

Artxiboko irudia.

Zapatuan, irailaren 19an, bi zapelatz askatuko dituzte Arantzazun. Hegazti harrapari espezie berezi hori gertutik ikusteko aukera eskaini dute. Interesa duenak izena eman beharko du, 3 euro ordainduta.

Igeldoko Arrano etxean sendatutako bi zapelatz askatuko dituzte zapatuan, irailaren 19an, Arantzazun. 11:00etan izango da ekitaldia eta aurrez izena eman beharko da, 3 euro ordainduta –pertsonako–. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943 78 28 94 edo 688 895 069 telefonoetara edo idatzi arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera.

Izena ematea derrigorrezkoa izango da

Aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da ekitaldian parte hartzeko. Horrez gain, hainbat osasun neurri hartuko dituzte: segurtasun distantziak mantenduko dituzte; gel hidroalkoholikoa emango dute; eta, musukoa janztea derrigorrezkoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak