Euskararik ez dakitenei edo oso gutxi daki-tenei zuzendutako ikastaroak dira, eta oinarrizko ahozko komunikazioa lantzea eta euren laneko egoera arruntetarako hizkuntza-oinarriak ikastea izango da helburua.
Urritik ekainera izango dira, astean bost orduko erritmoan, eta doakoak. Udalak finantzatutako ikastaro hauetan izena emateko baldintza bakarra da sektore horietan lan egitea.
Izena euskaltegian bertan eman behar da eta hilaren 18a da horretarako azken eguna. Izena emateko edo edozein zalantza argitzeko bideak: 943 78 24 96 edo euskaltegia@onati.eus