Aitor Urzelai oñatiarra da SPRIko zuzendari nagusi berria

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 15a, 14:06
Aitor Urzelai Inza oñatiarra

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du bere izendapena, eta egubakoitzean Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian publikatzen denean aldatuko da zuzendaritza ofizialki.

Aitor Urzelai Inza (Oñati, 1975) izango da SPRIko zuzendari berria. Urzelai, Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria izan da 2016tik, Arantxa Tapia sailburu izan den departamenduan. MIKeko (Mondragon Innovation & Knowledge) zuzendari nagusia ere izan zen 2009tik 2012ra. Enpresen ekonomia eta zuzendaritza programan doktoregoa du Urzelaik, eta enpresa zientzietan lizentziatura marketing arloan eta diplomatura finantzetan. Oñatiko EAJko zerrendan aurkeztu zen azken udal hauteskundeetan.

Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea, SPRI, Eusko Jaurlaritzak 1981ean sortu zuen agentzia da, eta bere helburua da EAEko enpresei garatzen laguntzea eta eremu horretako ehun industriala babestea. SPRI Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoko Sailari atxikia dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak