Urgain Errekaldeko langileriak (klaustroa, hezitzaileak, jangela eta autobusetako begiraleak) bat egin du Aurrez aurreko Hezkuntza itzulera segurua eta adostua lelopean Steilas, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek biharko egindako greba deialdiarekin. Grebaren eragina erabatekoa izango da ikastetxe horretan: irakasleen %100ak greba egingo du, hezitzaileek ere bai, baita sukaldari eta begiraleek ere eta ondorioz jangela itxita egongo da, autobusetako begiraleek ere greba egingo dutenez ez da garraio zerbitzurik egongo.
Zuazola-Larraña institutuan berriz, ez dute grebarik egingo eta normaltasunek emango dituzte eskolak. Larrañan oraindik ikasle barik daude; hilaren 21ean hasiko dira han eskolak ematen. Txiki Txoko haur eskolan ere lana egingo dute.
Oñatiko beste ikastetxeetan ere ohiko eskola eguna izango da; Txantxiku ikastolan zein Elkar Hezin normaltasunez jardungo dute maila eta zerbitzu guztietan.