Arantzazuko Ama kalearen zati bat zirkulaziorako itxita egongo da gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 14a, 06:57

Elkar Hezi ikastetxe pareko errepide zatia itxita egongo da ibilgailuendako

Eroski supermerkatuko parkingaren sarbidetik  Berezao auzoko sarbideko bidegurutzera arteko zatia da ibilgailuendako itxita egongo dena.Ikasleen sarrera-irteerak modu mailakatu eta seguruan egitea da lortu gura dena, pilaketak saihestuz.

Gaurtik, astelehena, egongo da zirkulaziorako itxita Arantzazu Ama kalearen errepide zati hori; Elkar Hezi ikastetxearen parean. COVID-19 gaitzaren aurrean, Oñatiko ikastetxeek eta Udalak elkarlanean eskolen inguruko espazio publikoak egokitzea adostu dute, ikasleen sarrera-irteerak modu mailakatu eta seguruan egitea da, pilaketak saihestuz eta segurtasun-distantzia mantenduz. Eta horregatik errepide tarte hori oinezkoendako izango da hilaren 25a bitartean.

Beherantz joateko, saihesbidetik

Horrela, gaurtik aurrera, Arantzazuko Ama kalea trafikora itxi egingo dute tarte batean. Tarte
hori Eroski supermerkatuko parkingaren sarbidetik hasita Berezao auzoko sarbideko bidegurutzera arte izango da. Ibilgailuek bi noranzkotan zirkulatu ahal izango dute biribilgunetik Eroskiko parkingeraino, baina ikastetxeko sarrera nagusiaren ingurua trafikoari itxita egongo da. Bestetik, beherantz ezingo da joan Arantzazuko bidetik edo Berezaotik, saihesbidea erabili beharko da nahitaez herrigunerantz joateko.

Ikastetxe kanpoan jende pilaketak saihesteko neurriak beste zentroetan ere hartu dituzte. Aldaketa berri hau eta beste ikastetxeetan egin diren egokitzapenak irailaren 25era arte frogatuko dituzte, behin-behineko neurri bezala. Ostean, hezkuntza komunitateek eta Udalak, elkarlanean, hartutako neurrien eraginkortasuna baloratuko dute, hartutako neurriei data horretatik aurrera jarraipena eman edo ez erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak