Jendetsua izan da Oñatiko Azken Txanpa azoka

Maialen Santos 2020ko ira. 13a, 17:01

Azken Txanpa merkealdien azoka egin dute asteburuan Oñatiko Txanda elkartea osatzen duten zenbait komertziok. Egubakoitz osoa eta zapatu goiza baliatu zituzten merkatariek, nork bere generoa denda kanpora atera eta bezeroentzat ikusgai jartzeko; merkatariek azaldu dute espero zutena baino jende gehiago ibili dela.

Amaitzen ari den uda denboraldiko produktuak merkatuta eros zitezkeen asteburuko azokan. Era horretan, bezeroek produktuak prezio murriztuetan erosteko aukera izan zuten; eta merkatariek, aldiz, azken unitateak saltzeko aukera. Segurtasun neurriak hartuta egin zuten azoka, eta mahai guztietan ikus zitekeen eskuak desinfektatzeko gela, izan ere, merkatariek ezinbestekotzat jo zuten bezeroek hori erabiltzea ostean arropa eta gainontzekoak ukitu eta lasai begiratu ahal izateko. 

Merkatariei galdetuta, azaldu dute osasun krisiak ez duela ekidin jendea azokara hurbiltzea, eta diote uste baino jende gehiago animatu dela deskontuak aprobetxatzera. Are, azoka amaitu arren, komertzio batzuetan datozen egunetan ere mantenduko dituzte beherapenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak