Gipuzkoako eskubaloia "indartzeko" aurkeztu da presidenterako Mikel Mantxola

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko irailaren 10a

Mikel Mantxola oñatiarra

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko presidente izateko hautagai aurkeztu du bere burua eskubaloian eskarmentu handia duen Mikel Mantxola oñatiarrak. Bi hautagaitza daude eta bakoitzak duen proiektuen artean aukeratu beharko dute elkarteek irailaren 25ean Anoetan egingo den hauteskunde ekitaldian.

Gipuzkoako eskubaloia "indartu" gura duelako erabaki du Mantxolak kargura aurkeztea: "Federazio barruan zatituta daude gauza asko. Lehendik datozen kontuak dira, hainbat arlotan ez dago batasunik; elkarteen eta epaileen artean, esaterako. Zatiketa hori ikusi egiten da, nabarmena da, eta eskubaloiari indarra emateko ezberdintasun horiek gainditu eta bateratu egin behar dugu. Hori da, behintzat, nik uste dudana".

Egun, 29 eskubaloi elkarte daude Gipuzkoan, eta horietatik 27k dute boto eskubidea. Horiek erabakiko dute presidente berria. Hautatuak hilabeteko epea izango du lehen batzarra egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak