Sarrerak badaude Arantzazuko Amaren eguneko mezarako

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 8a, 16:44
Duela bi urteko Arantzazuko Amaren eguneko irudia

Bihar, irailak 9, da Arantzazuko Amaren eguna eta meza egingo dute basilikan, 12:00etan. Hara joateko sarrerak aurrez hartu behar dira Txokolateixian, Arantzazuko dendan edo meza hasi baino lehen basilikaren aurrean. Oñatitik kanpoko jende asko ari da deitzen sarrerak gordetzeko eskatuz, baina oraindik badaude.

Meza nagusia baino ez da egingo bihar, irailak 9, Arantzazun. Frantziskotarrek Ama Birjinaren eguna aurreko urteetan bezala ez ospatzea erabaki dute,COVID-19a dela-eta, kutsatzeko arriskua murriztu nahi dute. Horrenbestez, agintari zibilei ez zaie ohiko harrerarik zein aurreskurik eskainiko. Oñatiko bandak eman ohi duen kontzertua eta oñatiarren oinezko erromesaldia ere bertan behera gelditu dira.

Meza nagusia 12:00etan hasiko da. Plazak mugatuak izango dira eta aurrez hartu beharko dira txartelak. Txokolateixan, Arantzazuko dendan eta meza hasi baino ordubete lehenago, 11:00etan, jarriko dituzte salgai basilika kanpoan. Txokolateixan, esaterako, dei asko ari dira jasotzen Oñati kanpotik ere sarreren inguruan galdetuz; oraindik gelditzen dira.

Oñati-Arantzazu autobus zerbitzua

Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egongo da bihar. Goizekoa ordu erdirokoa izango da, 14:30ak arte. Hortik aurrera, ohikoa den orduroko maiztasunez eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak