Auzoko jaiak ezin antolatu dituztelako pena dute batzordekoek, baina osasuna lehenetsita eta "kulturak eta osasunak bat egin" dezaketela sinetsita antolatu dute egitaraua. Ez da txosnarik egongo eta ezingo da edaririk eraman saioetara. Ekitaldiak doan izango dira baina sarrerak Txokolateixan hartu beharko dira.