Zinemaren inguruko antzezlana da Zinemaz blai. Zinemako eszenak prestatzen dituztenak agertuko dira lehenbizi, eta aktoreak eta zuzendari famatuak gero. Zirika Zirkus taldearen beste lanak bezala, familia osoari zuzendutako antzezlana izango da eta zirkua, dantza eta umorea uztartuko ditu. Lazarraga lorategian izango da domekan, abuztuak 30, 19:00etan. (Eguraldi txarra egiten badu, berdura azokan)
ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan antolatutako azken ikuskizuna da. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.