Istripua izan du txirrindulari batek Zubillaga auzoan

Mirari Altube Arrese 2020ko uztailaren 23a

Txirrindulari bat jausi egin da GI-2630 errepidean, Zubillaga auzoan –Ulma Architectural alboan– 16:45 inguruan. Bi txirrindulari zetozen elkarrekin Bergaratik, eta horietako bat jausi egin da. Sorbaldan hartu du min eta Debagoieneko ospitalera eroan dute Oñatiko udaltzainen esanetan. Errepidea itxi beharrik ez da egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak