Uztailaren 30ean argia kenduko dute Oñatiko hainbat etxetan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uztailaren 28a

Berrikuntza lanak egin behar dituzte sarean, transformadorea postetik etxetxora pasa behar dute Santa Ana gainean, eta horrek eragingo du argia kendu beharra. Garagaltza, Urrexola eta Zañartuko hainbat etxetan izango da, eta hilerriko argiteria publikoan.

Uztailaren 30ean egingo dituzte lan horiek eta hortaz, puntu hauetan argia kenduko dute 15:00etatik 19:30era:

  • Garagaltza Auzoan: 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 26, 26A, 26B, 41, 43, 46 eta 47 ataritan
  • Hilerriko argiteria publikoan.
  • Urruxola Auzoa 1 eta 2 (Olateko Zentrala)
  • Zañartu Auzoa 25 (Lamiategiko Zentrala)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak