Zebrabideak argiztatzen, farolak jartzen, ari dira egun hauetan herriko hainbat gunetan, herritarrek hala eskatuta. Adibidez, Euskadi Etorbideko, Kurtzebarriko, Lazarraga kaleko eta Bidaurretako zebrabideetan jarri dituzte argi puntu berriak, led argiteria. Farolak kanpotik ekarri dituzte baina elektrizitate lanak eta azken erremateak udal brigadako langileak ari dira egiten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.