Denboraldi amaierako azken entrenamendua egin dute Aloña Mendiko txirrindulariek

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 18a, 15:21

Berezia izaten da Aloña Mendiko txirrindulariek denboraldi amaieran egiten duten azken entrenamendua. Aurten ere, kategoria ezberdinetako txirrindulariek elkarrekin egin dute azken entrenamendu hori, Aloña Mendiko txirrindularitza saileko zuzendaritzako kideekin eta txirrindularien gurasoekin batera. Olatera joan dira.

Duela dozena erdi urte, gutxi gorabehera, denboraldiko azken entrenamendua egitera joan ziren Aloña Mendiko txirrindulari gazteenak, kategoria txikienekoak, eta bapatean, txirrindulari nagusiak batu zitzaizkien: "Izugarria izan zen hori. Aho zabalik gelditu ziren txikienak. Gero, elkarrekin meriendatu zuten guztiek eta giro oso-oso polita sortu zen. Harrez gero, horrelakoak izan dira denboraldi bakoitzaren azken entrenamenduak. Zuzendaritzako kideak eta gurasoak ere parte hartzen dute, gainera. Oso giro polita egoten da", dio Aloña Mendi txirrindularitza saileko Ruper Arkauzek.

Eta ohiturari jarraituz, atzo, egubakoitza, egin zuten aurtengo denboraldiko azken entrenamendua. Olatera joan zen tropela.

Denboraldi pobrea

Aurtengo denboraldia bere horretan gelditu da txirrindulariendako, ez bait dute lasterketarik izan. "Martxoaren 14an genuen lehena, Oñatin, eta bertan behera gelditu zen koronabirusagatik. Ez dugu lasterketarik izan denboraldi osoan", azaldu du Arkauzek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak