727.000 euroko saria utzi du Primitiva zozketak Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 17a, 10:50

Oñatiko Haritza liburu denda

Primitiva zozketako sei zenbaki asmatu dituen txartela sellatu dute Haritza liburu dendan. 726.996,94 euroko diru saria du txartel horrek.

Pozik daude Haritza liburu dendakoak. Aurretik sari potolo gehiago ere eman izan dituzte: Kinielakoan bat eta Primitivan beste bi; 2015ean, esaterako, 3 milioi euro pasako saria Primitiva zozketan.

"Oraingoan, inork ez ditu asmatu sei zenbakiak eta reintegroa. Bai, ordea, sei zenbaki. Asmatutako bi txartel egon dira eta horietako bat Oñatin bota zuten, hemen. Bakoitzak 726.996,94 euroko diru saria irabazi du", dio Haritzako langile batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak