Aloñara igoko dute bizikletan zapatuan, Izan Bidea ekimenaren barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uztailaren 15a

Aloña

Aloñako igoera bizikletan egingo dute zapatuan Sarek abian jarri duen Izan Bidea dinamikaren barruan. 10:00etan elkartuko dira plazan eta 12:30ean talde argazkia aterako dute Aloñan. Oinez edo korrika ere joan daiteke.

Aloñara bizikletan joateko irteera antolatu dute zapaturako, Sarek martxan jarri duten Izan Bidea ekimenaren barruan. 10:00etan elkartuko dira plazan eta bakoitzak bere martxan igoko du gora, Aloñara. "Bizikletan igotzeko irteera bat da, baina herritar denak animatu gura ditugu oinez edo korrika izanda ere Aloñara igotzeko. Han, 12:30ean, talde argazkia aterako dugu guztiok", diote deialdia egin dutenek. Eta gaineratu: "Zenbat eta lagun gehiago elkartu, lehenago egingo ditugu helburutzat jarria dauzkagun 3.127.326 km-ak, hain zuzen ere Euskal Herriko biztanleriaren kopuru berbera. Errepresialiatuen etxeratzea, elkarbizitza eta bakearen alde bidea eginaz". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak