44 urteko gizonezkoa atxilotu dute Oñatin, bikotekide ohia eta alaba erasotzeagatik

Julen Iriondo 2020ko uzt. 12a, 11:37

Atzo, 20:45ean, izan zen atxiloketa. Ertzainak gertakarien lekura joan eta etxebizitzara sartu ziren. Genero indarkeriarekin lotutako ustezko delituagatik atxilotu zuten gizona, urruntze agindua hausteagatik eta bikotekide ohiari eta alabari lesioak eragiteagatik.

Anbulantzia bat ere bertaratu zen geroago etxebizitzara.

Goizean pasatu da atxilotua epailearen aurretik, eta Martuteneko espetxera bidali du epaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak