Arantzazu inguruko paisaiak ezagutzeko aukera izango da domekan

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 10a, 10:00

Arantzazuko parketxeak txango gidatua antolatu du domekarako, uztailaren 12rako. Irteeraren helburua da ibilbidean zehar dauden begiratokietan, natura-parkearen paisaiak interpretatzea, alegia, ezaugarriak, landaredian, antzinako lanbideak eta animaliak ezagutzea. Irteera 11:30ean izango da eta aurrez izena ematea komeni da.

Domekako txangoa Arantzazuko parketxeko hezitzaileak gidatuko du, 11:30ean abiatuta. Txangoak ez du zailtasunik, edozein herritarrentzat egokia da. Pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak tartean. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da. Prezioa helduentzako 4 eurokoa eta haurrentzako –5-12 urte– 2 eurokoa.

Izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, (hala balegokio), eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako. Izena eman nahi duenak modu hauek ditu eskuragarri: arantzazu@gipuzkoanatura.eus  helbidera mezu bat bidaltzea, 943 78 28 94 edo 6993 35 183 telefonoetara deituta edota www.gipuzkoanatura.eus atariaren bitartez.

COVID-19arekiko osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango da eta musukoa norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak