Gaur da jai batzordearen bigarren bilera irekia

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 7a, 08:52
Duela bi urteko jaiak iragartzeko ateratako argazkia

Oñatiko Sanmigelak eta Errosarixo jaiak jaiak zelan ospatu adosteko bilera izango da norbanako zein eragileekin, kultura etxean, 18:00etan.

Irailaren amaieran eta urriaren hasieran izango diren herriko jai nagusiak zelan ospatu ari da adosten Udaleko Kultura Departamentua jaietan parte hartzen duten eragile zuzenekin. Joan den astean egin zuten lehen bilera, eta bigarrena martitzenean, uztailak 7, izango da, kultura etxean, 18:00etan. Bilera irekia izango da eta norbanakoak zein eragileak joan daitezke.

Lehen bileran, esaterako, danborradetako parte-hartzaileak, Herri Eguna antolatzen ibiltzen den Nekazarien Elkarteko ordezkariak, margo taldekoak, txosna batzordekoak, talogileak eta Artzain Txakur Txapelketa prestatzen ibiltzen direnak egon ziren. Baita Udaleko Kultura eta Gazteria batzordetan dauden zinegotziak ere. Bakoitzak bere kezkak azaldu zituen, bere galderak egin, baina ez zen ezer argitu. Ordutik hona, jaiak ospatzeko Eusko Jaurlaritzak zehaztu duen dekretua lantzen ibili dira, eta gaurko bileran ideia eta galdera gehiago elkartrukatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak