Sukaldaritza, umorearen eta nostalgiaren eskutik

Eneko Azurmendi 2020ko uztailaren 5a

ESKU-LTU-RA kultura eskura programaren baitan, El chef bakarrizketa saioa eskaini du Gorka Minguez aktoreak Oñatiko Lazarraga jauregiko lorategian, eta 25 herritar inguru batu dira ordubete iraun duen saioan.

Kozinatzen ikasteko jardunaldi edo masterclass bat irudikatu du protagonistak, publikoaren parte-hartzea bilatuz, beti ere. Bakarrizketak aurrera egin ahala, arroz plater bat kozinatuz joan da Minguez, sukaldeko teknikez gain, bere bizipen eta deseingainuen berri emanaz, eta janaren eta bizitzaren arteko metaforak mahaigaineratuz. Hala, umorea bai, tarteka, baina alde nostalgikoa ere erakutsi du protagonistak.

Zaleen artean, denetik egon da. Batzuek barre-algaraka igaro dute saioak iraun duen ordubetea,baina bada "aspertu" egin denik ere. Ezin guztien gustukoa izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak