Gizonezko bat hil da Arriurdinen bihotzekoak emanda

Txomin Madina Milikua 2020ko uztailaren 5a

60 urteko gizonezko legazpiar bat hil da Arriurdinen, Aloñako mendilerroan, bihotzekoak eman ostean. Ertzaintzatik aditzera eman dutenez osasun arazoak izan dituen gizonezko baten abisua jaso dute 10:35 aldera. Suhiltzaileak, Ertzaintzaren zenbait patruila eta Zaintza eta Erreskate Unitatea bertaratu dira, besteak beste, helikopteroekin. Hasiera batean lekukoek GOIENAri gizonezkoa egonkortuta zegoela esan arren, Ertzaintzatik jakinarazi dute larrialdi zerbitzuek ezin izan dutela ezer egin eta mendian bertan hil dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak