80.000 euro banatuko ditu Udalak, kultura arlora bideratuta

Maialen Santos 2020ko uzt. 3a, 13:18

Udaleko Kultura Departamentuaren dirulaguntzen deialdian bi laguntza lerro biltzen dira: batetik, kultur proiektuak eta programak gauzatzeko 66.000 euroko diru poltsa; eta bestetik, Oñatin, irabazi asmorik gabeko taldeek garatuko dituzten kultur sormen lanak egiteko 14.000 euroko beste bat.

Lehenengorako dirulaguntzak kultur arloko ekintza bat edo programazio oso bat antolatzen duten talde eta erakundeek eskatu ditzakete –betiere, proiektua Oñatin gauzatzen bada–. Bigarren lerrokoak, aldiz, Oñatiko sortzaileei zuzenduta daude, talde eskatzailearen erdiak edo banakako eskatzaileak Oñatin erroldatuta egon beharko baitute. Musikagileen maketen grabazio eta ediziora, komiki eta fanzineen ediziora... bideratuta daude. Horiek eskatzeko epea uztailaren 27an amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak