Bihar zabalduko dute Oñatiko ur txorroten parkea

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko eka. 30a, 14:12
San Lorentzo auzoan dagoen ur-parkea

Aurrez hartu beharko da txanda ur txorrotetan ibiltzeko. Egunean txanda bakarra eskatu ahal izango da eta txanda bakoitza 30 minutukoa izango da, baina erabileraren arabera alda daitezke kopuru horiek.

Bihartik, uztailak 1, aurrera egongo da erabilgarri San Lorentzoko ur-uhinen parkea. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu dituen irizpideei jarraituz, "COVID-19aren kutsatze-arriskuak minimizatzeko zenbait prebentzio-neurri ezarri" ditu Udalak ur-uhinen parkean: sarbideen egokitzapena eta kontrola, distantzia soziala mantentzeko neurriak, eta erabiltzaileentzako informazioa.

Irizpide hauek jarraitu beharko dira ur txorroten parkean jolasteko:

  • Erreserba egin behar da ur-parkean jolasteko.
  • Egunean bertan egin behar da erreserba, txanda eskatuz.
  • Txanden iraupena 30 minututakoa izango da (Erabilera-ohituren eta beharren arabera txanden denbora alda daiteke).
  • Egunean txanda bakarra har daiteke (Eskariaren arabera egunean eskatu ahal izango den txanda-kopurua alda daiteke)
  • Jolas-eremua itxita egongo da jolasak martxan dauden bitartean eta harrera/zaintza zerbitzua egongo da ordutegi horretan.
  • Txanda telefonoz edo ur-parkean bertan eskatu daiteke, zerbitzuko ordutegian. (Kiroldegiko telefonoa da: 943 71 63 75. Ur-parkean begiraleak egongo dira eta eurei galdetuta hartu ahal izango dira txandak)
  • Erreserba-eskaera bakoitzean hiru leku erreserba daitezke
  • Ur-jolasen aforoa txanda bakoitzeko (Egoeraren arabera aforoak alda daitezke) : 22 neska/mutiko
  • COVID-19arekin kutsatze-arriskua minimizatzeko gomendioak eta arauak bete behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak