Ekimenean parte hartzen duen Jabi Agirrek azaldu duenez, urte "berezi" honi "amaiera polita" eman diote gaur. Konfinamendu garaian ere ez zioten kantatzeari utzi; balkoitik balkoira egin zituzten saioak martxoan eta apirilean. Maiatzean eta ekainean, ostera, "ohiko formatuan" antolatu dituzte.
Irailaren 26an, berriro
Agirrek adierazi du, "okerrik ezean" irailaren 26an berrekingo diotela Jose de Azpiazu musika eskolak antolatzen duen ekimenari. Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkie hilez hile parte hartu duten herritar guztiei. "Aurrerantzean ere, eutsi diezaiogun euskal kantak abesteko tradizioari", gaineratu du.
