Irunberriko "erailketak" oroitzeko ekitaldia egin dute San Martinen

Maialen Santos 2020ko eka. 26a, 20:29

Irunberriko gertaeretatik 30 urte pasa direla eta egin dute oroimen ekitaldia egubakoitz arratsaldean. Bertan "eraildako" Susana Arregi oñatiarra eta Jon Lizarralde oroitu, eta "gertatutakoa argitu dadin" eskatu dute.

Egiari Zor Fundazioak antolatuta, ETAko kide "erailak" oroitzeko elkartu dira San Martingo zuhaiztian. Horretarako, zuhaitz bat landatu dute lehenengo; eta jarraian, Susana Arregiren senideei Agurra eskaini diete dantzariek. Horren ostean, lora sorta ere eman diete.

Herritar bat zuhaitza landatzen, gainontzekoak begira dituela.

Arregi eta Lizarralde ez ezik, Guardia Zibilaren eta ETAko kideen arteko tiroketan zauritutako German Rubenachi ere egin nahi izan diote keinua.

Jose Mari Zugasti Fundazioko kideak azaldu duenez, Irunberrin gertatutakoa "argitu dadin" eskatzeko ere elkartu dira gaur, izan ere, azken hiru hamarkadetan ez dute "egia zein den" jakiterik izan. Horren harira, azaldu du oraindik "lan handia" dagoela egiteke Irunberrin jazotakoa ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak