Ulma Taldeak diruz lagunduko ditu Caritas, Elikagaien Bankua eta Gurutze Gorria

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko eka. 26a, 11:13
Gurutze Gorriko lagunak Arrasateko Eroskin jostailuak biltzeko kanpaina bat egiten

Kooperatiba taldeak konpromisoa hartu du "une honetako osasun krisia lehenbailehen gainditzen laguntzeko eta ondorioa arintzeko". Horretarako, ekintza sozialeko eta asistentzialeko hainbat ekimen jarri ditu martxan.

Hartu duen erabakietako bat da, adibidez, diru laguntzak ematea Gurutze Gorriri, Elikagaien Bankuari eta Caritas-eri. "ULMAtik, laguntza horiekin, gure hondar aletxoa jarri nahi dugu ahal dugun neurrian une zail hau arintzen laguntzeko", azaldu du Lander Diaz de Gereñuk, ULMA Taldeko presidenteak.

ULMAk bat egin gura izan du egoera honetan "ikusten ari garen aurpegirik solidarioenarekin: zaurgarrienentzat elikagaiak ematea, diru ekarpenak egitea, osasun materiala uztea, teknologia uztea...". Hala, "COVID-19ak eragindako osasun krisiak gogora ekartzen digu mundu interkonektatu batean bizi garela eta bakoitzak, nork bere lekutik, erantzuna eman behar diela egungo egoerak planteatzen dizkigun erronka soziosanitario eta ekonomikoei", gaineratu du Diaz de Gereñuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak