Aste honetan, 30 urte beteko dira Irunberriko gertaerak izan zirenetik, eta, orduan zer gertatu zen gogora ekartzeko, bi hitzaldi antolatu eta aldizkari edo txosten bat prestatu du Oñatiko ezker abertzaleak.
Gaur, ekainak 24, Floren Aoiz etorriko da eta 1990ko egoera soziopolitikoaz jardungo du. Uztailaren 1ean, berriz, Txemi Gorostiza abokatua etorriko da Irunberriko gertaeraz berba egitera. Hitzaldi biak gaztetxean izango dira, 19:00etan. Txostena, etxez etxe banatuko dute uztailaren hasieran.
Bestalde, Egiari Zor fundazioak oroimen ekitaldi bat egingo du egubakoitzean, 26an, 19:00etan, San Martingo zuhaiztian.