Sanmigelak nola ospatu erabakitzeko bilera egingo dute bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ekainaren 23a

Txantxikuaren jaitsiera

COVID- 19ak eragindako ondorioak kontutan hartuta, Oñatiko sanmigelak eta errosarixuak nola ospatu daitezkeen adostea da bihar, ekainak 24, egingo duten bileraren helburua. Bihar da bilera, 18:00etan, Santa Anan.

"Orain arteko funtzionamenduaren arabera, taldeek eta norbanakoek jaiak antolatzeko proposamenak egiten zizkioten Jai Batzordeari; aurten, ordea, osasun-krisiaren ondorioz, proposamena bera aldatzeko premia ikusi dugu", dio kulturako zinegotziak, "baita Kultura Sailean jasotzen ari garen ekarpen guztiak bertan aztertzeko beharra ere".

Hori adosteko, bilera irekia egingo dute bihar, ekainak 24, eguaztena, Santa Anan, 18:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak