Potx magoaren ikuskizuna, Elkar Hezi Eguna ospatzeko

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko eka. 20a, 20:05

Ekainean ikastetxeko eguna ospatzeko ohitura dute Elkar Hezikoek, ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarrekin egun osoko jaia eginda. Pandemiak eraginda aurten ezin izan dute halakorik egin, baina ez dira horregatik ikastetxeko jai barik geratu; izan ere, Potx magoa gonbidatu dute Santa Ana aretoan ikuskizuna egiteko.

Mago txantxikuarrak magiaz eta umorez bete du antzokia; askotariko trukoak egin ditu globoak, kartak eta bestelako tresnak erabilita, eta izan dira gaurko saioan estreinatu dituen jolasak ere. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak izan ditu laguntzaile lanetan taularen gainean, eta guztiek garbitu dituzte eskuak gelaz magoaren aginduetara jarri aurretik; batzuk beste batzuk baino lotsa handiagorekin, baina ederto bete dituzte guztiek magoak eskatutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak