Elkar Hezi eguna ezohiko moduan ospatuko dute bihar

Maialen Santos 2020ko eka. 19a, 13:30

Iazko Elkar Hezi eguna.

Astean zehar eduki ezberdinak eskegi dituzte ikastetxeko webgunean. Bihar, ostera, Potx Magoaren ikuskizuna antolatu dute; 18:00etan, Santa Ana aretoan. 

Ikastetxetik adierazi dute ez dutela "urteroko festa" antolatu baina bai hainbat ekintza astea eta eguna "bereziagoak" izan daitezen. Era horretan, une zailak "elkarrekin eta elkarrentzat" egonda arinagoak direla aldarrikatu gura izan dute, baita azken hilabeteetan komunitate osoak erakutsi duen inplikazioa eta konfidantza "txalotu" ere.

Hainbat material eskegi dute ikastetxeko webgunean: jaialdien bideoak, ikasle zein ikasle ohiek egindako bideo-tutorialak, argazki collagea eta ikasle talde batek ekoiztutako bideoa. Bestalde, biharko, Potx Magoaren ikuskizuna antolatu dute; 18:00etan, Santa Anan. Adierazi dute 80 pertsonako edukiera izango dutela, eta sarrerak dagoeneko banatu dituzte. Soberan egongo balira, gaur bertan erreserbatu ahalko lirateke, 943 71 82 72 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak