Dagoeneko eman daiteke izena uztaileko fitness ekintzetarako

Maialen Santos 2020ko eka. 19a, 13:14

Eskaintza zabala antolatu dute uztail osorako. Zubikoa kiroldegian eman daiteke izena, ekainaren 25era arte.

Zubikoa kiroldegian fitness zerbitzua martxan jarriko dute uztailean, eta eskaintza zabala antolatu dute hilabete osorako. Dagoeneko eman daiteke izena kiroldegian bertan; ekainaren 25a izango da azken eguna.

Fit bikea, pilatesa, body tonoa, nordic walking delakoa, zumba eta entreno funtzionala eskainiko dituzte. Rosa Lasagabaster Kirol teknikariak adierazi duenez, eskaintza iazkoaren antzekoa izango da, baina kirol ordu gehiago eskainiko dituzte aurten, "taldeak murritzagoak izango direlako". Ekintza gehienak kantxan egingo dituzte –fit bikea izan ezik–. Era horretan, "eremu zabalagoa" hartu ahal izango dute kirola egiteko, eta, beraz, pertsonen arteko bi metroko segurtasun distantzia mantentzea "errazagoa" izango da.

Horretaz gain, teknikariak azaldu du posible den heinean nork bere materiala etxetik eramateko eskatuko dutela, eta Zubikoako instalazio zein materialean garbitasuna "bereziki" zainduko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak