Xabi Lete oñatiarrak mendiko lasterketa asko ditu gustuko, baina bat aukeratzekotan Aloñako Igoera aukeratuko luke. Horrez gain, aipatu du oraindik Zegama-Aizkorri egitekoen artean duen lasterketa bat dela. Letek gainera, Aizkorri-Aratz parke naturala aukeratu du entrenatzeko leku apropos gisa.
Imanol Goñi aukeratu du Letek, mendi korrikalari euskaldun gisa eta inoizko mendi korrikalaririk onena berriz, Kilian Jornet. Berau da sare sozialen bidez oñatiarrak gehien jarraitzen duen kirolaria.
Mendi lasterketaz gain, txirrindularitza du gustuko Letek eta kirolari bezala, Aitor Francesena aukeratuko luke, bere barneko indarra, kemena eta adierazten duen bizipoza hitz gabe uztekoak direlako, alegia, gizaki eredugarritzat du oñatiarrak.
Azkenik, The Hellacopters taldearen Born Broke abestia aukeratu du Letek.