400 lagun sartuko dira domekan San Migel parrokian egingo den Corpus eguneko mezan. 100 lagun inguru izango dira kofradiako kideak, dantzariak eta parrokiako zein elizako jendea eta beste eserlekuak sarrera bidez beteko dira. Eta gaur, martitzena, goizean hasi dira txartel horiek banatzen Txokolateixan. Bi sarrera har ditzake pertsona bakoitzak, gehienez.
10:30ean zabaldu dute Txokolateixia eta 09:30erako jendea zegoen zain; Marku jantzi dendaraino heldu da ilara.
Corpus mezarako bakarrik ez, ostean Lazarraga lorategian musika bandak 13:00etan egingo duen kontzerturako sarrerak ere hartu ditu batek baino gehiagok.
Corpus eguneko meza GOIENA telebistak botako du, zuzenean, domekan, 12:00etan.