Segurtasun sailak jakinarazi du, istripua 16:30ean izan dela, GI-2630 errepidean, Ezpeleta enpresa ondoan, hain zuzen. Autoa errepidetik irten da, horma jo du eta ondorioz, kopilotua harrapatuta geratu da. Oñatiko udaltzaingoa, Zubillagako suhiltzaileak eta anbulantzia istripuaren tokira bertaratu dira eta zauritutako pertsona bat Debagoieneko Ospitalera eraman dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.