Asteburuko bisita guztiak beteta Arrikrutzen

Oihana Elortza 2020ko eka. 6a, 19:24
11:00etako bisitariak gidariaren azalpenak entzuten koba barrura sartu aurretik

Gaur, zapatua, zabaldu ditu ateak Arrikrutz Kobak pandemiagatik aste batzuk itxita egon ostean. Hiru bisita egin dituzte gaur eta beste hiru egingo dituzte bihar: denak bete dira. Oñatiko Turismo Bulegoa ere gaur zabaldu dute.

Bergaratik joandako bi familia izan dira Arrikrutz Kobak ikustera sartu diren lehenak. Goizeko 11:00etako bisita aukeratu dute; Oñatin bazkaltzeko plana zuten egina geroko. Beste bi bisitetan ere, 13:00etakoan eta 17:00etan, taldetxoa osatu da koba barrutik ezagutzeko. "Pozik gaude. Jendea badator, deiak ere jaso ditugu", adierazi du goizean Lide Zumalde gidariak.

Eta deiak Euskal Herri kanpotik ere jaso dituzte, Madriletik eta Alacantetik, adibidez: "Arrikrutz ingurua, Arantzazu eta Oñati monumentala ikusteko gogoa dutela esan dute", azaldu du Zumaldek.

Hemendik aurrera zabalik egongo dira Arrikrutz Kobak baina aurrez egin beharko dira erreserbak, telefonoz (9443 08 20 00) , eta musukoa edo maskara norberak eraman beharko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak