Ezinbesteko ERTE-a inpugnatuko du Natrako Enpresa Batzordeak

Oihana Elortza 2020ko eka. 5a, 17:39

ELA sindikatuak jakinarazi duen moduan, erabaki horixe hartu du enpresa batzordeak. "Enpresaren jarduera (txokolatea ekoiztea) funtsezko jarduera da, eta, beraz, ez da ezinbesteko kausarik mota horretako ERTE bat aplikatzeko", dio oharrak.

Batzordeak enpresaren jarduteko modua ere salatu nahi izan du esanez maiatzaren amaieran ezinbesteko Aldibaterako Lan Erregulazio Espedientea aplikatzeagatik aldez aurretik batzordearekin negoziatu gabe. Ekoizpeneko langileei eta biltegizainei bakarrik eragingo ei die neurri horrek.

Enpresa Batzordeak sinatzen duen oharrak dio alarma-estatuaren dekretuaz geroztik, lan-karga handia izan dela Natra Oñatin. "COVID-19aren krisiaren aurretik enpresak ERTE bat aurkeztu zuen ekoizpen-arrazoiengatik, eta alarmari buruzko estatu-dekretuaren ondoren, enpresak erretiratu egin zuen. Krisialdian, Natra Oñatiko langileok onena eman dugu zegoen lan-kargari aurre egiteko. Horren froga da apirileko nominan langile guztiok 1.000 euro gordineko ordainketa jaso genuela egindako ahaleginagatik. Hala ere, orain enpresak helarazten du lan-karga murriztu egin dela eta ezinbesteko ERTE bat aplikatu nahi duela. Batzordeak argi du ez direla baldintzak betetzen ERTE hori aplikatzeko, funtsezko zerbitzua baikara, elikadurarena, alegia".

Enpresa Batzordeak dio enpresak badituela negoziatzeko beste tresna batzuk ere horiek batzordearekin adostu daitezkeela "ERTE bat bezain kaltegarria den neurri bat aplikatu beharrik ez izateko".

GOIENA jarri da harremanetan Natra enpresako ordezkariekin baina ez du inorekin egotea lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak