Plazako ikurrina kendu dute masta apurtzear zegoelako

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko eka. 4a, 20:41

Plazako ikurrina kentzen eguen goizean

Plazako ikurrinari eusten dion makila hondatuta zegoen eta arriskua ekiditeko, kendu egin dituzte makila eta ikurrina, biak. Berria jarriko dute aste batzuk barru.

Batez ere mastaren goi aldean zegoen kaltetuta eta apurtzeko arriskuan. Hori saihesteko, kendu egin dute. Atzo, eguena, goizean egin zuten lan hori udal brigadako langileek; zatika eraman dute kamioian.

Kendu duten masta edo makila 16 metroko zutoina zuntz edo burdinazkoa zen. Ordezkoak luzera berbera izango du, 16 metro, baina altzairu herdoilgaitzezkoa izango da. 10 bat aste itxaron beharko dira masta berria jaso eta jartzeko. Bitartean, zutoin berrirako porlanezko oinarria prestatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak