Xabin Usandizaga oñatiarra aske geratuko da egubakoitzean

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko eka. 4a, 16:18
2019ko abenduan Sarek antolatutako elkarretaratzea, Oñatiko plazan.

Usandizagaren gertukoek baieztatu dutenez, bihar, ekainaren 5ean irtengo da Kordobako espetxetik. 1997ko uztailaren 3an atxilotu zuten oñatiarra Ortega Lara askatzeko operazioaren baitan, 37 urte zituela.

Usandizagak 22 urte eta 11 hilabete eman ditu preso. Uztailaren 31n askatzea espero zuen familiak, baina aurkeztutako errekurtsoei erantzunez bihar askatuko dutela jakinarazi diote.

Usandizagak hogeita hamar urteko espetxe-zigorra zeukan, eta honenbestez hiru laurdenak gaindituta zeuzkan;  gainera, espetxean egindako ikasketengatik ere errekurtsoa aurkeztuta zeukaten. Oñatiarrak Filologia Hispanikoa ikasi du Kordobako kartzelan.

Xabin Usandizaga.

2019an haren anai Iñaki Usandizagak honela azaltzen zuen Kordobako espetxeko egoera: "Bere egoera oso latza da; izan ere, lehen graduan eta isolamenduan dago eta espetxeko bizi baldintzak muturrekoak dira, oso gogorrak". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak