Egubakoitzeroko saioa
Zarramarra YouTuben egongo da entzungai, egubakoitzetan, 15:30ean hasita. Saio bakoitzean gainera, elkarrizketatu bat izango dute (aste honetakoa Aratz Losada oñatiarra izango da) eta Oñatiko topikoen inguruan hitz egingo dute berarekin. Horrez gain, egitasmo honetako kideen asmoa da aurrerantzean saioa beste formatu batean egitea.