Ohiko espazioa eta parte-hartzaileak izan ditu berriro maiatzeko Herrixa Kantuan honek. Balkoietakoa polita izan zela onartuta ere, gustura agertu dira guztiak kalera itzultzeko aukera izan delako.
Ohi bezala, hainbat euskal kantu abestu dituzte, eta, gaurkoan, Aloña Mendiren ereserkiarekin eman diote amaiera saioari, mutilen talde nagusiaren igoera ospatzeko.
Ekainaren 27an egingo dute ikasturteko azken Herrixa Kantuan.