Oñatiko udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 28a, 18:30

Maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo du Oñatiko udalbatzak gaur, hilak 28. Hainbat gai izango dituzte esku-artean, besteak beste, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko enpleguari eta jarduerari eusteko diru laguntzen oinarriak eta deialdia onartzea.

Gai-zerrenda:

  • 1.- Aurreko agiriaren onespena.
  • 1.1.- Garagaltza auzoa 13 zenbakian transformazio-zentroa ordezkatzeko 2020ko apirilaren 30ean hartu zen lagapen akordioa aktatik kentzea.
  • 2.- I.55 Osinurdin hirigintza guneko xehetasun-azterketa.
  • 3.- COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean Oñatiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko enpleguari eta jarduerari eusteko ezohiko diru laguntzen oinarriak eta deialdia onartzea.
  • 4.- Haritz Sarriegi Etxeberria: Olalan guneko kontratua aldatzeko eskaera.
  • 5.- 2021erako Oñatiko jai eguna izendatzea.
  • 6.- Apirila eta maiatza bitartean eman diren alkate dekretuen berri ematea.
  • 7.- EH Bilduren mozioa: UFFF-ri buruzkoa.
  • 8.- Galde-erreguak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak